GAZTE LITERATURA.
Literaturia euskal liburuen azoka eta topagunea Larrabetzun (Bizkaia) izango da aurten ere, ekainaren 1etik 3ra arte. Ohi bezala, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak eta beste egingo dira, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez. Aurtengorako prestatu dituzten jardueren artean, Estepan Urkiaga Lauaxeta idazlearen omenez egingo duten ekitaldia dago.
Lauaxeta: Ez zuten poeta fusilatu izenburupean, musika eta poesia uztartuko dituzte hainbat lagunek. Ekainaren 1ean izango da saioa, 22:00etan, herriko plazan. Tartean izango dira Gari, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Francis Diez, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Xabi Strubell eta Petti musikariak eta Ane Zabala, Goizalde Landabaso eta Edorta Jimenez narratzaileak.
Literaturiak, oro har, lau gune izango ditu: herriko plaza, Anguleri kultur etxea, eskola eta Hori Bai gaztetxea.
Larrabetzuko ekitaldien aurretik, Donostian hainbat libururen aurkezpenak egingo dituzte, Literaturia-ren barruan.

Sarrera berri bakoitzean zer ikasi duzunaren 10 lerro idatzi, mesedez.
ReplyDeleteEta berdin argazkiekin. Sarrera bakoitzean argazki bat gutxienez.
Eskerrik asko!